MIMBRES PESIMISTAS PARA HACER UN CESTO OPTIMISTA

Artículos de pelota

MIMBRES PESIMISTAS PARA HACER UN CESTO OPTIMISTA

No Comments 19 abril 2011

* Xabier Zabaleta

La sostenibilidad no es un principio exclusivo del medio ambiente. Es un concepto que ha interiorizado el mundo de la empresa y que debe llegar también al deporte profesional. Un deporte sostenible es hoy una necesidad ineludible.

El deporte profesional está, con carácter general, en situación de prequiebra. Resulta difícil encontrar alguna modalidad que no lo esté, incluido el todopoderoso fútbol. La burbuja deportiva ha pinchado. La pelota, que había perdido efervescencia, ha recaído y presenta unos indicadores preocupantes.

La razón principal de la crisis por la que atraviesa el deporte profesional (todo, sin excepción) es la pérdida de patrocinadores. Y es que el deporte no podía ser ajeno, aunque a veces trate de parecer lo contrario, a una crisis económica global que va por su cuarto año y amenaza con quedarse bastante tiempo más entre nosotros.

Tampoco el público respalda con su asistencia a los espectáculos deportivos y los déficits estructurales se han instalado en los clubes que apuntan a una desaparición en cadena; es más fácil prever que desparezcan a que corrijan sus sobredimensionadas estructuras. Y en este escenario, ¿qué lugar le correspondería ocupar a la pelota?

La competición continuada le dio aire a la pelota a mano, la modalidad con mejor salud, con un notable núcleo estable de espectadores a través de la televisión y una promesa de renovación generacional en algunos frontones. Pero se ve que no es suficiente para asegurar el patrocinio que garantice la disputa de las competiciones; el último campeonato de parejas estuvo en el aire hasta las vísperas de su inicio.

Que la pelota profesional es una referencia necesaria para la supervivencia de nuestro deporte es algo en lo que casi todos estamos de acuerdo; así se puso de manifiesto en unas interesantes mesas redondas celebradas en Donostia a finales del año pasado con motivo de la exposición “Jai Alai. La pelota vasca y el arte”, la mejor muestra que se haya hecho nunca sobre la materia.

En tres sesiones tratamos de asomarnos al futuro de la pelota: de la mano, de la herramienta y de la practicada por las mujeres. Curiosamente, con unos mimbres pesimistas fabricamos un cesto casi optimista. Con frecuencia me pregunto cómo pudo ser y no encuentro la respuesta. Las conclusiones de aquellas mesas redondas parecían reivindicar la cínica sentencia que nos lleva “de derrota en derrota hasta la victoria final”.

 

La racionalización del deporte profesional, esa sostenibilidad necesaria de la que hablaba al comienzo, beneficiaría (es seguro que no la perjudicaría) a la pelota. Pero temo que no llegue a tiempo. Entre tanto, tal vez hagamos de la pelota patrimonio cultural, bien inmaterial protegido por la humanidad o la proclamamos deporte sin igual. ¿Y qué?

Elkarrizketa Mikel Olazabali (ETBko Kirol Zuzendaria)

Entrevistas

Elkarrizketa Mikel Olazabali (ETBko Kirol Zuzendaria)

No Comments 01 abril 2011

Gaur egungo Euskal Telebistak  zer eskaintzen dio pilotazaleari?

 

Orokorrean, modalitate guztiak jarraitzen ditugu, bai eskuz, erremintaz ere bai, zesta, erremontea, pala; amateur maila ere jarraitzen dugu. Beraz, esan daiteke eskaintza ia integrala dela. — Ematen ditugu 110 jaialdi Aspe eta Asegarce  eskuzko enpresekin. Beste 52 jaialdi erreminta arloan, astero bat, Frontoi Luzea saioan eta hortikan 25 zesta jaialdi dira; 14 palakoak eta beste 14 erremontekoak. Gero, — afizionatu mailan; — eskuz bost jaialdi Frontis enpresarekin. Zortzi jaialdi Euskadiko Federazioarekin, nesken arteko partidak ere bai.

 

Adostuta beste bost trinkete jaialdi Iparraldetik izango dira hango produkzio etxe batekin. Hangoek sortu dute elkarte berri bat Berezko Liga indartzeko. Aurreko astean egin dugu beste bilera bat eta bideratuta dago, —Programetan daukagu ETB Kantxa, eskuz bi edizio astero: ostiral gauean bat eta igande arratsaldean beste bat. Gero, “Frontoi Luzea” saioa ostegunetan erremintazko partidak ETB Satetik. Espainia eta Europarako ere bai. Canal Vascon, Ameriketarako diferituan, “Frontoi Luzea” gaztelerazko bertsioan. Interneten EITBn bitartez… Hain zuzen, kobertura integrala da gurea.

 

Askok eta askok azaltzen gara kexu eskua, eskua eta eskua emititzen  dela ETBn, datu objektiboak ere hor daude. 110 jaialdi eskuzkoak eta 52 erremintaz.  Zergatik? Zein da irizpidea?

Irizpidea da, gure ikuspuntutik, eskuzkoa dela hemen Euskal Herrian jarraitzaile gehiago dituen modalitatea, zalantzarik gabe. Diferentzia da ikaragarria, eta, jendeak hori eskatzen badu, gure eginkizuna da jendeari erantzun bat ematea. Proportzioa oso handia da. Gaur egun, pilota jaialdi on batekin % 12-15eko audientzia lortzen da. Erremintaz, orotara —zesta, erremonte, palak—, oso zenbaki txikiak ematen dira horrekin konparatuta.

 

Nik uste dut hausnarketa sakon bat egin behar duela erremintak. Ez du esan nahi honek eskuzko lehiaketen eredua dela nahi duguna, baino bai beste egitura bat daukatela eskuzkoek. Profesionalagoa, lehiaketa bera erakargarriagoa urte osorako. Ahultasunak dituzte erremintazko enpresek, azken urteetako jardunak ez du lagundu, eta, aurrera begira, nik uste dut hausnarketa sakon bat egin behar dela, bai zestan, bai eta erremintan, oro har.

 

Zestak abantailatxoa dauka, beste bi modalitateekin alderatuta, mundu mailan zabalduagoa dagoelako, eta, alde horretatik, aukeraren bat izango du; baina, gaur egun, errealitatea da krisialdi handian daudela hemen, behintzat, Euskal Herrian.

 

Zalantzarik gabe, hor dago audientzia, oinarri soziologikoa, begi-bistakoa da. Enpresen egitura sendoagoa, publizitate iturria landuagoa. Faktore asko daude. Garrantzitsuena da  eskuzko jaialdietan pilotazaleen erantzuna —zuzena da. Osotasunean ikusita beste maila batean daudela (eskuzko enpresak).

 

Aipatzen da, eskuzko jarraitzaileen artean ere bai, gehiegizko partidak askotan kalitate eskasekoak direla. Ez al da kontenplatzen arriskua, produktua erretzeko, zapinaren aukeraz baliatuz, ikusleek bizkarra emateko?

 

Arriskua beti dago. Bi jaialdi ematen ditugu astero eta NITROk beste bat. Beraz, hiru aukera daude astero eskuzko jaialdiak ikusteko. Bat erremintaz ikusteko. Eta eskuzkoari dagokionez eta galderari erantzuteko, bai, arriskua dago; besteak beste, ez daudelako horrenbeste pilotari estelarrak, kirol guztietan gertatzen dena, izarrak gutxi dira eta jendeak izarrak jarraitu nahi ditu. Baina oreka bilatu behar dugu. Gero, baita ere, ikusi behar duzu enpresa bezala hartzen duzun irizpidea. Eskupilotan estelarrak bakarrik emanez saturazio hori pittin bat jaitsi egingo litzateke, baina hau ere enpresa bat da, guk egiten dugun inbertsioa —unitate mugikorrak, teknikariak— errentagarriagoa bihurtzeko beharra dugu eta eskuzko teloneroak ere eskaini.

 

Bai, saturazio sentsazioa bada,  baina pilota zaindu behar duena da horretatik bizi dena, pilota enpresak edo pilota Liga, kasu honetan. Haiek asmatu behar dute zer egin, eta, beti freskoa izateko, erakargarria, modalitate guztietan.

 

Erremintazko modalitateetan ematen den pilotaren abiadura oztopoa al da telebistan erretransmititzeko garaian?

 

Errealizazioari begira zailagoa da. Gaur egun, teknikoki —, errazagoa da eskuzko jaialdi bat erretransmititzea zestazkoa baino, zestaz jokoa azkarragoa delako. Gaur egun, nahi baduzu zerbait txukuna antenan, ahalegindu egin behar duzu, inbertsioak egin —. Arazo nagusia ez da abiadurarena; beste arazo batzuk garbiagoak dira”.

 

Zesta punta modalitate arrakastatsua izan da leku askotan, nahiz eta azken bolada honetan gainbehera etorri. Hala ere, badira Floridan eta Filipinetan 100 profesionaletik gora. Urtean behin, aurten bitan, Orlandon Citrusa jokatu da, pilotari onenak lehian, Euskal Herrian ikusten ez dugun zerbait, badirelako pilotari batzuk han honuntza etortzen ez direnak. Ez al da ETBrentzat interesgarria hango Citrusa hemen telebistaz eskaintzea?

 

Gertatzen da —adarretatik zezenari helduta— gaur egungo egoera oso-oso nahasia dela. Gaur egun, bi enpresa dauzkagu gai ez direnak elkarrekin eseri eta elkarren arteko egitura bat osatzeko. Enpresak epaitegitan ari dira elkarri mokoka. Orduan, ez dago urteko lehiaketa sorta bat antolatua, urteko egutegi bat. Ez dago elkarren aurka jokatzeko asmoa epe laburrean. Gu ari gara hori behartzen. Aurtengo urteari begira sinatu dugun akordioan badugu 25 jaialdi egiteko asmoa, horietatik 16 lotu ditugu, 8 enpresa batekin eta 8 beste enpresarekin. Bederatzi erreserbatu ditugu gurutzatuta jokatzeko, bai Munduko Txapelketa Hossegorren edota Kontseiluak egingo dituen txapelketetan.

 

Eta paktatu dugu hau, uste dugulako ETBren “laguntza” hori, negoziaketa, beharrezkoa dela bi enpresa horiek bizirauteko. Hor ari gara. Gero, enpresa hauek Filipinak aldean ari dira lanean, Mexiko aldera doaz… USAko torneotan parte hartzen dute… Ez dago egitura bat, urte osoko Liga. Zeuk bidali zenidan proposamen bat egiteko zirkuitu bat, hori ez dago. Eta ETBtik eskatu dugu, eta ez hori bakarrik, benetako txapelketak izatea. Azken urteetan, enpresen arteko torneotxo batzuk besterik ez dira izan. Errespetu guztiarekin. Orduan, esan duzu pilotari askok nahiago dutela kinielak jokatzen gelditu Ameriketan, beste gauza guztiak alde batera utziz. Hori normala al da? Ba, ez.

 

Horrek zer adierazten du? Produktua ez dela erakargarria, ez diru aldetik, ez izen aldetik. Guk uste dugu, orotara, beharrezkoa dela eseri eta hausnarketa bat egitea, liskarrak alde batera utzi eta aurrera begira egitura bat antolatu.

 

Zureari erantzuten… posible da erostea USAn produzitutakoa eta hemen emititzea? Bai, torneo asko bakarrik produzitzen dira zirkuitu itxian emateko, apustuei begira. Totorikak niri esan dit, adibidez, Filipinetan apusturako mugimendua badagoela eta badutela egitura telebistan jaialdiak emateko. Lehengo urtean eman ditugu bi partida.—.

 

Zer gertatzen da? Lehen esan duguna, ez al dago arriskurik eskuz produktua agortzeko? Nik uste dut zestan hori jada gertatu dela. Zestan jendeak ikusi du ikusi beharrekoa, eta esan du “hori niretzat  ez da erakargarria”. Eta orduan bai pilotalekuan — eta baita telebistaz ere jendeak ez du produktua erakargarri ikusten eta nahiago du zapeatu eta beste zerbait aukeratu.

 

Ondo ulertu badizut, esan duzu arazo nagusia direla bi enpresen arteko liskarrak…?

 

—, Ez dira gai. Liskarrak eskuzko enpresen artean izan dira, eta handiak. Arazoa da —liskarrak bai edo ez— ez direla gai gutxieneko egitura bat antolatzeko. Eta, gero, mundu mailan ez dago beste hainbat antolatzaile nagusirik lehiaketak eratzeko. Orain, adibidez, Frantziako Pilota Federazioarekin ari dira bultzatzen Hossegorren Mundu Txapelketa egiteko. Herri eta nazio ezberdinen arteko —. Fiktizioa da, baina hori egin nahi dute. Frantziatik hiru bikote; Espainiatik hiru; ahal dela, Cubatik, USAtik… Zergatik egin nahi dute? Bueno, zerbait egin behar da urtean behin eta stop.

 

Gero, badaude beste mugimendu batzuk udan, Iparraldean hor daudelako bezeroak, frontoiak beteta. Ez da hori nahikoa. Plangintza bat, helburu batzuk, estrategia bat markatu, hiru urterako eta horren barruan lan egin. Egutegi bat egin liteke? Egutegi bat egin behar baduzu, egitura bat sortu eta gero, ze koadro dituzte, ze pilotari?

 

Gaur egungo lehiaketa modeloak  zesta puntan eta Piedra anaien garaikoak ez al daukate antz handia, igual-iguala ez esateagatik?

 

Igual-iguala ez, okerragoa. Ni 1986tik 2000ra kirol arduraduna nintzen ETBn. Gaur egun aurkitu dudan zesta garai horretakoa baino apalagoa da. Pilotarien maila aztertuta, produktuaren maila aztertuta, dena. Teknologia hobea daukagu, gaitasun hobeagoak transmisioak egiteko, baina sustraia kaskarragoa da, eta hori ez da posible. Pasatu dira 10 urte eta edukia bera askozaz ere kaskarragoa da. Enpresen egitura, modalitatearen oihartzuna, dena da kaskarragoa. Norbaitek egin behar du hausnarketa hori.

 

Egia esan, bakarrik funtzionatzen dute Iparraldeko frontoiak, kudeaketa besteen esku denean.

 

Bai, (Iparraldean) betetzen dituzte frontoiak, ez pilotazaleekin bakarrik, turistekin, folklorearekin lotuta. Beno, uda garaian haiek badute mugimendua, saltzen dute, eta mantendu izan dute azken urteetan beti. Iraupen bat badago hor; horri esker, zesta uda garaian bizirik dago. Baina uste dut hori ere ez dela bidea.

 

Arraun mundua Euskal Herrian gai izan da Liga bat sortzeko, kirola modernizatzeko. Posible ikusten duzu zestazko klubekin antzerako zerbait asmatzea, parekotasunik ba ote?

Arraunarekin konparatuta, arraunak ere nolabait ematen duena baino ahulagoa duela, profesionala da arraunak daukan gestioa Ligari buruz. Goi mailako Ligan inguruan gestio profesionala dago, baina bi profesionalekin. Klubek, nolabait, utzi dute goi mailako antolaketa taldetxo baten esku. Klubek ez dute egitura profesionalik.

 

Zestan esaten duzu… Klub mailan, Hego Euskal Herrian zenbat klub daude? (asko direla esaten diot). Zenbat daude edukitzeko haien egitura barruan bikote pare bat, ordezkari bat, gestio profesional batekin Europa mailan edo mundu mailan ibiltzeko? Zenbat klub daude horrelako egoera bat bere bizkar gainean hartzeko moduan? Nik uste dut maila horretan diru sarrera garbirik ez badago eta plangintza zehatz bat ez badago, hori ezin duzula babestu.

 

Klub batek bere apaltasunean beharko du arduradun bat, pilotari batzuk, prestatzaile fisiko bat, aholkulari tekniko bat… Gaur egun, zenbat pilota elkarte daude Euskal Herrian euren motxilan erantzunkizun hori hartzeko? Zenbat dauzkagu?

 

Beraz, egungo egoera eskasa ikusita, gaur egun ETBk ematen dien diru laguntza bi enpresei, hilzorian errekuperatu ezinik dabilen norbaiti ematen ari zaiola ematen du. Bide horretatik, ba al du zentzurik diruz laguntzea?

Hausnarketa hori telebistak aspaldi egina dauka. Hausnarketa hori beste leku batean egin behar da. Federazio mailan, Eusko Jaurlaritza mailan, klubetan, enpresa mailan. Nire eginkizuna da dagoenetik interesgarria dena transmititzea. Gero, aholkuren bat eman dezakegu. Baina guk ez dugu ezer antolatu behar. Gure eginkizuna ez da produktua saltzea, gu ez gaude batere pozik produktu honekin, batere ez. Diru interesgarria, bai, jartzen dugu hor; diru garrantzitsu bat jartzen dugu. Adibide bat jarriko dizut: zesta bakarrik kostea da ETBrentzat, ia-ia ACBren (saskibaloia) kostea.

 

Orain esango dizut zein den arazoa. ACB Ligan guk zatitxo bat osatzen dugu Catalunya, Madril,  etab. Hori da zestaren ahultasuna, eskupilotarena ere bai. Alegia, ETBk ordaindu behar duela faktura osoa.

 

Gaur egun, pilota emateagatik dirua jartzen duen bakarra da Euskal Telebista. Beste batzuk emititu egiten dute, emisio horrek enpresentzat ekartzen du publizitatea, diru iturri bat. Horretaz aparte, dirua cash jartzen  duen bakarra da ETB. Eta, zoritxarrez, arlo batzuetan, modalitate batzuetan, kinka larrian daude beste diru iturriak, apustuarena adibidez. Tradizionala. Badaude beste apustu batzuk, igual badago hortik beste bide bat, erreleboa hartzeko makinekin, modernotasun hori ere behar da, nire ustez.

 

Nik, egia esan, hemen baldintzarik ez dut ikusten odol berritze hori gauzatzeko. Zoritxarrez, zestari buruz ari gara.

 

Ameriketan ba al dago egitura hori? Ez. Han Ameriketan jendea, Citrus ikustera, zertara joaten da?  Filipinasen zer daukagu? Mexikon…? Azpian zer dago? Zuk ikusten duzu errugbi partida bat, eta badakizu zer dagoen… klub batzuk, liga bat. Badago egitura bat, koherentea.

 

Egitasmo bezala, ETBren eskutik joanda, ez al gaude aukera desaprobetxatzen, jai-alai markaren bitartez, hemen Herri bat dagoela munduan zehar ezagutarazteko. Ez al dago biderik Eusko Jaurlaritzaren eta ETBren eskutik zirkuitu bat edo Liga bat osatzeko?

 

Zure hausnarketa horretan markatzen dituzu ahultasunak, helburuak argi, nork hartu ardura? Ez du jakin zesta munduak orotara produktu hori egunarazten, eta behin, hondamendiaren atarian zaudenean, eta nik uste dut hori dela errealitatea gordinki esanda.Orain, ba al dago indarra buelta emateko?

 

Hau planteatu izan balitz orain dela 20 urte, agian, oraindik. Zer egin behar da? Proiektu garbi bat inbertsio batekin egingo duen norbait. Hasieran, edozein egitura muntatzeko inbertsioa behar da, eta arlo publikoan ez da garai ona inbertsioan sartzeko; batzuek egin dezakete lagundu.

 

Gu (ETB) aktore bat gehiago gara egoera guzti horretan? Bai, bat. Baino guri norbaitek ekartzen badigu egitasmo sendo bat zestari eta etorkizunari begira, gu horren zain gaude. Hain zuzen, aurten urte beterako kontratua sinatu dugu horregatik. Guk ez dugulako asmo sendorik ikusten eta oso nahasia dagoelako. Liskarrak enpresen artean, a, bai…? Urte beterako akordioa bakarrik. Zain gaude, zain, zer gertatzen den.

 

ETBk zer paper jokatu zuen Aspe eskuzko enpresaren sorreran?

 

Aspe bazegoen. Nolabait, garai hartan goiko monopolioa zen Asegarce eta Asegarce barruan bigarren marka bat, Altirekin. Nolabait, guk ikusi genuen bazeudela bi marka, baina berez enpresa bakarra zen. Eta enpresa horren kontratua agortu zenean —eta ni ari nintzen arduradun bezala—, etorri ziren ETBra eta esan ziguten: orain ordaindu duzue hau, hemendik aurrera hau ordainduko duzue, pilotaren prezioa da hau. Eta zen bikoiztea. Eta, orduan, guk esan genuen: ezin dugu, ez da bidezkoa eta, gainera, ezin dugu, telebista apala gara.

 

Orduan, zer egin genuen? Behera begiratu. Baziren beste enpresa batzuk orain dauden bezala, (Frontis, Garfe…). Haiekin hitz egin eta haiek hurbildu ziren gainera, guregana. “Hau gertatu zaizue” esanez, “badugu egitasmo bat (Aspe), hainbat pilotari, sendoa ikusten badugu proiektua, pausoren bat egin dezakegu aurrera”, esan ziguten haiek. Eta guk bazkide bat behar dugu, bide bat jorratzeko eta aurrera egiteko.

 

Zestan norbait etortzen bada ETBra esanez: hau dugu, horrela, horrela…, hemen eskuak zabaldu eta entzungo dugu; entzun, eta gero ikusiko dugu. Norbaitek ekartzen badu proiektu sendo bat…; orain, bai, oraingo egoera gaindituta, ez baita posible bi enpresa egotea elkarren kontra jo eta ke, adostasunik ez egotea. Ezin da ibili liskarrean, batak bestari pilotariak kendu dizkiola, batek ez dakit non jokatu nahi ez duelako… Hori da oraingo errealitatea, ulertzen?.

 

Hori da gainditu behar dena, eta esan: zenbat pilotari, hainbeste pilotalekuak, Euskal Herrian, Frantzian, Europan, Milanen zerbait errekuperatu liteke? Auskalo. Gero, Filipinetan zerbait, USAn, Mexikon…, ez da gehiago behar. Nahikoa litzateke hor markatu ditugun lurralde horietan zerbait egituratu, urte pare bateko egitasmo bat. Orain, pilotariek kobratu egin behar dute, lehiaketa batzuk antolatu behar dira, herrialde horietan sartu behar buru-belarri, non daude horiek? Eusko Jaurlaritzari eskatu hori egiteko? Espainiako Federazioari?

 

Gaur egun, terreno asko galdu da. Zestak azken urte hauetan maila asko egin ditu eskaileretan behera, orain oso ona litzateke gora egitea. Jai-alai izenak badu “marka”, jai-alai bada zerbait mundu mailan, baina…

 

Nola daude gauzak ETB barruan ETB Kirolak, kanal tematiko bat sortzeko?

 

Prozesu hori dago apalean gordeta. Enkargatu zuten hausnarketa egin zuten, nolako telebista nahi dugun, jarri zituzten mahai gainean proiektu asko. Besteak beste, niri eskatu zidaten proiektu bat prestatzeko. Proiektua eginda dago. Diru balorazioak eta eginda daude, kate apal bat egiteko, e, ez Teledeporte, ez Eurosport, baina fundamentuzko eduki batzuekin. Hori lehengo udan, ekainean. Bada, erabaki zen ez zegoela dirurik martxan jartzeko, nahiz eta apala izan, ez zen oso garestia. Krisi garai honetan-eta, “etxeak” erabaki zuen ez zegoela modurik ateratzeko, jende gehiago kontratatzeko, eskubideak negoziatu, etab. Eta blokeatu egin zen. Eta apal batean gordeta dago.

 

Nola ikusten duzu telebista Internet bidez, streaming dela eta?

 

Oso ondo ikusten dut, merkeagoa da, gainera, baina horrekin bakarrik oso zaila da egitura sendoa mantentzea. Difusioari begira, oso ondo. Gertatzen da hortik errentagarria bihurtzeko, debaldekoa bada, publizitatea dela diru iturri bakarra, eta, bestela, kobratu egin behar duzula. Zenbat jende joango da hori ordaintzera? Berriro goaz diru arazora.

 

 

 

 

 

Buruz buruko burukominak

Mano (Artículos)

Buruz buruko burukominak

No Comments 01 abril 2011

Juan I. Zulaika

Eskupilota kudeatzen duten enpresak kezkatuta omen daude datorren Manomanistari begira; hain justu, txapelketak jende gutxi erakartzen duelako frontoietara, pilotazaleengan interes eskasa pizten duelako. Zergatik? Arrazoiak begibistakoak dira: espektakulu gutxi. Hau da, tanto laburrak, partidak “de calle” askotan.

 

Peloteoa gehitzeko, indarrak orekatzeko jarri zuten sake bakarra, ez nonbait nahikoa. Hasiak dira batzuk esanez sakea atzeratu beharko litzatekela eta pilota motelagoak plazaratu. Baliteke neurri horiek hartuzkero gauzak pittin bat aldatuko liratekeela, ez nahikoa baino. Zergatik? zeren eta buruz buruko neurketak, naiz eskuz, zesta puntaz, zer esanik ez palaz eta erremontez, berez zailtasun handiak dituelako. Oso zaila da espektakulua eskaintzea kantxa osoan.

 

Arrazoiak begibistakoak dira: espezialista onak oso gutxi izaten direlako, edozein modalitate hartuta. Kantxa osoan pilotariaren ezaugarri guztiak agerian geratzen dira, larru gorritan. Akatsak nabarmen azaltzen dira. Zangoetan indar gutxi, gerritan malgutasun eza, errestoan eskasa, jo gutxikoa etabar. Pilotaria indefensio handi batean aurkitzen da buruz buru aritzeko garaian. Espektakuluak nozitzen du. Oso gatxa da partida on bat ikustea Manomanistan. Nahi dutena aldatuko dute, sustraian zailtasunak hor geratuko dira bet. Aspergarritasuna garaile, harmailak utsik edo erdi hutsik.

 

Aspergarritasuna edo interes gutxiko espektakuluak izaten dira beste kiroletan baita ere. Ez pentsa piotaren exklusibitatea denik. Har dezagun futbola adibide gisa. Zenbat futbol partida dira erakargarriak? Nik esango nuke oso gutxi, neurketa gehienak guztiz aspergarriak dira, niretzako behintzat. Holako kiroletan ordea beste fenomeno bat ematen da. Naiz aspegarria izan faktore emozionalak sekulako papera jokatzen duela. Zure taldeak naiz partida txar bat egin azken minutuan gol bat sartzen badu, denak pozik etxera, helburua lortu da, helburua irabaztea baizen, besterik ez.

Pilota kirol bezala oso gizabanakoa da, indibiduala, ez dago talderik, kuadrilla gutxi batzuk finaletan eta horrela kenduta ez dago jarraipen tribalik. Tribua ez da interesatzen pilotarengan eta ez ditu bere menkanismoak martxan jartzen, futbolean ez bezala non koloreak, tribuarenak, sekulako indarra daukaten. Esaten den moduan: alda dezakezu senarra edo emaztea, zure izena, pasaportea… sekula ez ordea zure klubarekiko atxikimendua, nekez aldatuko zara athletic-etik errealera edo alderantziz. Hori da tribu baten partaide zintzoa izatea, hil arte.

 

Pilotan sentimendu hori ez da ezagutzen edo indar gutxikoa da. Jendeak, zaletuek, partida onak ikusi nahi dituzte, besterik gabe. Beste kiroletan, masa kiroletan behinik behin, % 80 konponente emozionalaz osatuta daude; % 20 espektakuluaz besterik ez, salbuespen batekin: Barcelonako Barsak jokatzen duenean. Zenbat talde daude halako ikuskizuna eskaintzeko? bakarra: Barsa.

 

Nahi dutena esango dute edo neurriak hartu eskupilota kudeatzen duten enpresek. Pilota pilota jarraituko du izaten, bere ezaugarriekin. Esijentzia maila handiarekin buruz buru aritzen direnean, ez eskuz soilik, baita ere gainontzeko modalitateetan.

 


© 2011 Pilotarien Batzarra.