Juan I. Zulaika
Eskupilota kudeatzen duten enpresak kezkatuta omen daude datorren Manomanistari begira; hain justu, txapelketak jende gutxi erakartzen duelako frontoietara, pilotazaleengan interes eskasa pizten duelako. Zergatik? Arrazoiak begibistakoak dira: espektakulu gutxi. Hau da, tanto laburrak, partidak “de calle” askotan.
Peloteoa gehitzeko, indarrak orekatzeko jarri zuten sake bakarra, ez nonbait nahikoa. Hasiak dira batzuk esanez sakea atzeratu beharko litzatekela eta pilota motelagoak plazaratu. Baliteke neurri horiek hartuzkero gauzak pittin bat aldatuko liratekeela, ez nahikoa baino. Zergatik? zeren eta buruz buruko neurketak, naiz eskuz, zesta puntaz, zer esanik ez palaz eta erremontez, berez zailtasun handiak dituelako. Oso zaila da espektakulua eskaintzea kantxa osoan.
Arrazoiak begibistakoak dira: espezialista onak oso gutxi izaten direlako, edozein modalitate hartuta. Kantxa osoan pilotariaren ezaugarri guztiak agerian geratzen dira, larru gorritan. Akatsak nabarmen azaltzen dira. Zangoetan indar gutxi, gerritan malgutasun eza, errestoan eskasa, jo gutxikoa etabar. Pilotaria indefensio handi batean aurkitzen da buruz buru aritzeko garaian. Espektakuluak nozitzen du. Oso gatxa da partida on bat ikustea Manomanistan. Nahi dutena aldatuko dute, sustraian zailtasunak hor geratuko dira bet. Aspergarritasuna garaile, harmailak utsik edo erdi hutsik.
Aspergarritasuna edo interes gutxiko espektakuluak izaten dira beste kiroletan baita ere. Ez pentsa piotaren exklusibitatea denik. Har dezagun futbola adibide gisa. Zenbat futbol partida dira erakargarriak? Nik esango nuke oso gutxi, neurketa gehienak guztiz aspergarriak dira, niretzako behintzat. Holako kiroletan ordea beste fenomeno bat ematen da. Naiz aspegarria izan faktore emozionalak sekulako papera jokatzen duela. Zure taldeak naiz partida txar bat egin azken minutuan gol bat sartzen badu, denak pozik etxera, helburua lortu da, helburua irabaztea baizen, besterik ez.
Pilota kirol bezala oso gizabanakoa da, indibiduala, ez dago talderik, kuadrilla gutxi batzuk finaletan eta horrela kenduta ez dago jarraipen tribalik. Tribua ez da interesatzen pilotarengan eta ez ditu bere menkanismoak martxan jartzen, futbolean ez bezala non koloreak, tribuarenak, sekulako indarra daukaten. Esaten den moduan: alda dezakezu senarra edo emaztea, zure izena, pasaportea… sekula ez ordea zure klubarekiko atxikimendua, nekez aldatuko zara athletic-etik errealera edo alderantziz. Hori da tribu baten partaide zintzoa izatea, hil arte.
Pilotan sentimendu hori ez da ezagutzen edo indar gutxikoa da. Jendeak, zaletuek, partida onak ikusi nahi dituzte, besterik gabe. Beste kiroletan, masa kiroletan behinik behin, % 80 konponente emozionalaz osatuta daude; % 20 espektakuluaz besterik ez, salbuespen batekin: Barcelonako Barsak jokatzen duenean. Zenbat talde daude halako ikuskizuna eskaintzeko? bakarra: Barsa.
Nahi dutena esango dute edo neurriak hartu eskupilota kudeatzen duten enpresek. Pilota pilota jarraituko du izaten, bere ezaugarriekin. Esijentzia maila handiarekin buruz buru aritzen direnean, ez eskuz soilik, baita ere gainontzeko modalitateetan.
