Hormabixak 28-12-2010 21:08
¡Bejondeizula Katxin Jauna!
Gizontasunez umilla
Saskiarekin abilla
Ezango nuke hobena otezan
Gaindituz bi milla
Besoa zuen “misilla”
Euskaldun jator mutilla
Ramonek goian esan duena
Egi biribilla.
“Aizak i, mutil mañontzi”ren doñuan abestu nahi badezute.
Agur, jaunak.
Katxin, beti zaldun! — Lekeitxo 29-12-2010 10:34
Gernikan debuta egin zun
Amaiera baita ere
Urte sarritxan yokatzen
Euskadin eta urrun
gauza bat esan leike
(bis)
beti izan dala zaldun
Katxin-i dedikatuta — JUAN I. ZULAIKA 30-12-2010 10:25
Aitaren eskutik
pilotagaz zaletu
handik urte gutxira
Katxin figura bihurtu.
Lesio txar baten aurrean
ez hintzen makurtu
hi bezelako atletarik
nik ez baitut ezagutu.
Joey, Juaristi, Chiquito
Katxinek mendean hartu
ikusleen zoramena
oraindik ezta ezabatu.
Hire bizkarzai izatea
neri batzutan suertatu
hura bai pagotxa
oraindik ezin sinistu.
Ramonen hitzak direla
Katxin malkotan hunkitu
adiskide izatea
ezin baita izkutatu.
Urteak pasatu dira
denbora haiek agortu
Katxin segi horrela
KATXIN izaten jarraitu!
