Festa giro ederrean ospatu genuen joan den igandean, ekainak 19, Pilotarien Batzarraren XXVI. jardunaldia. Atarrabia-Villaban bildu ginen 135 kidetik gora, leku ezberdin askotatik etorritakoak, batzuk Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Madril edo Catalunyatik, zer esanik ez bertatik Nafarroatik. Eguraldia zoragarria Atarrabiako kasko zaharraren inguruan, eguzki ederra, eguraldi sano horietakoa. Lagunak agurtu eta ondoren “Atarrabia” frontoian pilota partidak jokatu ziren gaztetxoen artean; ondoren meza nagusian bildu ginen handik gertu, dena, udala, frontoia eta eliza bata bestearen ondoan baitaude Atarrabian. Meza nagusia ederra, bi apaiz, bat bertako parrokoa, bestea, gurekin Añorgatik urtero etortzen den apaiza, Pilotaren Batzarreako kidea berau; euskaraz eta gazteleraz meza. Atarrabiako koralak a zer nolako kanta ederrak eskaini zizkiguten, euskaraz gehienak.
Mezaren ondoren, betiko moduan, udaletxean ospatu genuen PBn XXVI. asanblada, alkate berria, abertzalea, Pedro Gasterenaren agurra jaso eta gero. Kontuk nola dauden, bazkideen gora-beherak etabar azaldu zizkigun txukun asko Arroio jaunak, diruzainak. Gaur egun, 335 kide ditu elkarteak, bada zerbait; hala ere, aipatu zen kopuru hori gora egin dezan zer egin behar ote den. Datorren urteari begira Seguran (Gipuzkoa) jaia antolatzeko eskaria egin zen eta hala izango dela ematen du. Datorren urtean Seguran seguru.
BIleraren ostean Kultur Etxera hurbildu ginen pilota jokoen erakusketa ikustera, oso erakusketa txukuna.
Pixkanaka-piskanaka, hotel Villabarantz abiatu ginen ordubiak aldean, bazkaltzeko asmoz, ordua ere halakoa, izan ere. Amatxi jatetxean, 135 bat lagun bildu ginen, hirurak aldean ekin genion jateari. Bazkaria ederra, kexatzeko motiborik ematen ez duen horietakoa, kexatzen dena nahikoa gaizki ohituta dagoen seinale. Kafeak hartu eta gero, ekin genion diploma banaketari. Urtero halako eguenan, omenaldia egiten zaio lurralde ezberdineko pilotazaleei, piltaren alde euren lana egiteagatik. Aurtengo zerrenda hauxe izan zen:
Bizkaiatik, Antonio Azurmendi Garramiola (Azurmendi I),palista.
Gipuzkoatik: Mª Luisa Senar Maritxlar (raketista)
Arabatik: Jon Inazio Beitia Ogiza (Ogiza), palista.
Iparraldetik: Jean Marie Berterretxe, errebote eta paxakako jokalaria.
Catalunyatik: Agustin Brugues, palista eta federatiboa.
Nafarroatik: Jose Mª Salanueva Pascual, Nafarroako Federazioko Presidente izandakoa.
Nafarroatik ere: Ignazio Etxandi Indurain, Atarrabiakoa, monitore lanetan ibilitakoa Pilota eskolan.
Jose Javier Garde Ilzarbe, nafarra hau ere, federazioko hautzaile lanetan ibilitakoa, eskuzko modalitatean.
Cecilio Donézar Perez, pilotari afionatua, Atarrabiakoa.
Diplomen banaketa egin eta gero, Mikel Eizagirre eta Joxe Artetxek abestu zuten Piltarien Batzarraren kanta. Aurten kide bat falta zen hirukotea osatzeko, Evaristo Aiestaran jauna, añorgatarra bera, duela denbora gutxi zendua (goain bego), gogoan izan genuen denok Evaristo zena.
Eizagirre eta Artetxek euren txanda bukatu zenean, Iparraldeko lagun batek: Frantxoa Juanicotena, Bankakoa (Aldudeak), herri txiki horretan dauka amuarrainen piszifaktoria bat. Frantxoa urtero etortzen da Xabierren PBak antolatzen duen festara. Frantxoa, Erramun Martikorenaren antzera, mikroa hartu eta kantari ekin zion, a capella, hura kantatzea! a zer nolako sorpresa, kanta bat bestearen atzetik eta gizon hark mikroa uzteko inolako asmorik ez. Nonbait ordu asko gizona bakardadean eta behin plazara jetxi ezkero, “hau dek nirea”, esango zuen. Bai guk gozatu ordea, oso momentu politak jendea abesten eta txaloak jotzen.
Armonia ederrean beraz, beste behin, aurten Atarrabian, datorrenenan Seguran, seguru. Bitartean, ondo izan eta urte ona pasatu, osasuna opa dizuegu denoi.

¿Y qué pinta el Sr. Salanueva en una fiesta vasca? ¿Quién propuso a ese señor para que reciba una placa?. El año que viene le podéis entregar uno a la Barcina…a este paso. ¡Cómo está la pelota señores!
Pilotarien Batzarra la componen socios de Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y La Rioja.