Artículos de pelota, Eventos, Mano (Artículos)

Xala: filmaren protagonista nagusia

0 Comments 04 julio 2011

Xala: filmaren protagonista nagusia

Larunbata arratsaldetan ikusten diren film horietako gidoia zirudien atzo Xalak aurtengo Buruz-buruko eman zion bukaera ikusita. Mutila, protagonista, finalera iristen da baino osasuna medio, apendizitistik operatzen dute; enpresak ez diola nahikoa denbora ematen eta ordezko bat bilatzen diote: Bengoetxea IV. Lapurtarrak ez du amore ematen eta sekulako borroka mediatikoa planteatzen du enpresak atzera egin arte. Lehendabiziko garaipena Xalarentzat. Filmaren lehen atala.

Olaizola II gailentzea ia-ia ezinezkoa da goizuetarra ondo dagoenan. Halaxe erakutsi zuen finalaren lehenengo atalatean. Tanto gogorrak baino gehienetan Aimarren aldekoak. 17-13. Xalaren aitari elkarrizketa labur bat egin zioten une horretan. Goibel zegoen, kezkati semearen itxaropenak, partidua aurrera ateratzeko. Gauza bera Panpi Ladutxek: “aurtengo txapela goizuetako bidea hartuko du”, esan zuen Ldutxek. Hala zirudien. Hala pentsatzen genuen gehienok.  Oso zaila baita Olaizola IIri irabaztea, sasoiaz beteta dagoenan atzo bezala.

Xalak ordea bazekien den dena ez zegoela erabakita, gidoia berak aurretik prestatuta eraman baizuen, guk ez jakin ordea. Sakea berreskuratu eta txokotik sakatzen hasi zen. Baita asmatu ere. Hasi eta hor ekin zion bere iraultza partikularrari. Tantoz tanto, bata bestea baino ezin ederragoa, ausardiaz errematatuz, gantxo perfektuak, zoramena harmailetan, gu etxetik, filmaren une ederrenen lekuko. Xalak ukabilak erakutsiz harmailetara begira, desafioka. Olaizola II nahi eta ezin, zer egin norbaitek halako erremateak burutzen dituenean?

22 eta 20 Xalaren alde bukaeran. Iparraldeak lortzen duen lehendabiziko buruz buruko txapela. Xalak eskerrak emanez zalegoari, berarekin egon den une oro zalegoari. Happy end atzoko pelikulan. Mutila heroia bihurtuta sekulako balentria egin eta gero. Filma ederra Xalak protagonizatu duena, kantxatik at eta kantxa barruan, bietan hitz eginez.

Share your view

Post a comment

© 2011 Pilotarien Batzarra.