Anécdotas de la pelota, Cesta punta, Errebotea, Historias de la pelota, Pelota y bertsolaritza

TEODORO HERNANDORENA (Zizurkil 1898‐Hondarribia 1994)

0 Comments 18 julio 2011

TEODORO HERNANDORENA (Zizurkil 1898‐Hondarribia 1994)

zizurkilbarrena.com ateratako idatzi interesgarria argitaratzen degu, osoki.

Publicamos este interesante texto de zizurkilbarrena.com

(…)

Gainontzeko anai‐arrebak bezala (bost bizirik eta beste hiru hilak), Teodoro Godofredo Hernandorena Barandiaran (Godo adiskide minentzat) Zizurkilgo udaletxean jaio zen 1898an, Espainiak Kuba galdu zuen urte berean (“Hauek ez ziren Zizurkil batean jartzeko izenak!”, zioen berak). Aita, Nikolas, Mendigorriako nafarra jatorriz, herriko praktikantea zen, aitona bezala. Ama berriz, Juana, Legorretatik etorria, maistra Zizurkilgo eskolan. Garai hartako gure herriak 889 biztanle zituen, ia guztiak euskaldunak. Baina Teodororen aitak eta amak, biak euskaraz zekitenak izan arren, seme‐alabek gaztelania ondo menderatu behar zutelako‐edo, erdal giroan hezi zuten familia: “gurasoak euskaradunak izan arren, oso giro txarra nuen etxean, erabateko erdal giroa. Nik ez nuen sekula hitzik ere egin euskaraz, ez aitarekin eta ez amarekin. Nik dudan euskara kalean ikasi nuen, lagunekin”, zioen.


Hernandorenaren biografian sakontzeko ezinbesteko da Begi Kolpea izenburua daraman Xabier Lasa historialari eta kazetariaren lanari erreparatzea. Larramendi Kultur Bazkunaren eskutik Lasak argitara emandako haren biografia mardulak jasotzen duen bezala, Teodoro Hernandorena galdutako belaunaldi baten ikurra izan zen. Gizon txiki eta bizia, zizurkildarraren bizitza filmetako abentura bat izan zela esan daiteke. Hamar urte zituela apaizgaitegira eraman zuten bere gogoaren aurka, Andoaingora lehenik eta, hiru urte ondoren, Gasteizera. Han ezagutu zituen Barandiaran eta Lekuona zaharra. Lau urte ondoren, ordea, eta aita zeharo haserretu zitzaion arren, apaizgaitegia utzi eta Zizurkilera itzuli zen. Segidan, Zaragozara joan eta medikuntza ikasketak burutu zituen. Basurtoko erietxean pare bat urtez aritu eta gero, mundua ikusteko burutapena nonbait eta harat eta honat ibili zen itsasontzi batean, mediku‐lanetan. Lau urtez Villabonako sendagile izan ostean, odontologia ikasketak egin zituen Madrilen. Itzulita, laster ireki zuen dentista‐kontsulta, Villabonan bertan lehenik, Donostian gero, Prim kalean. 1929an Villabonako Albea sendagile ezagunaren alaba Mercedesekin ezkondu zen. Bikotea bederatzi seme‐alaben familia osatzera iritsiko zen. Teodoro Hernandorena Zaragozan euskaltzaletu eta Donostian eta Bilbon abertzaletu zen. Bigarren Errepublikaren atarian, Euzko Gaztedin sartzea erabaki zuen. Hernanin 1931n abertzaletasunaren aldeko lehen hitzaldia eman zuenetik, geraezina gertatu zen haren ibilbide politikoa 36ko gerra heldu bitarte, Jose Aristimuño Aitzol apaizaren ondoan gehienetan. Berehala EGIko lehendakari izendatu zuten eta Jose Antonio Agirre lehendakariarekin eta Telesforo Monzonekin batera mitinlari eta antolatzaile modura nabarmendu zen, euskaraz beti. Azkoitiko 1932ko mitinean zin egin zuen: “de hoy en adelante no hablaré más que en euskera”. Hernandorenaren ardura izan zen, besteak beste, 1933ko Aberri Egunaren prestaketa, ospatzen zen bigarrena, EuzkadiEuropa lemapean.

Eman zuen hitzaldiaren gaztelaniazko bertsioa ezagutzen dugu: “…todos los aquí reunidos hemos venido a pedir la libertad de todos los pueblos, y hoy, más concretamente, la libertad de Euzkadi. Hoy se levanta, oficialmente, el pueblo vasco a pedir su libertad…”.

Urte berean, Joxe Ariztimuño Aitzol laguntzaile hartuta, “Euzkadi” izeneko filma dokumentala errodatu zuen, lehen euskal documental luzea izan zena (110 min.). Hernandorenak burutu zituen filmaren ekoizpena, zuzendaritza eta muntaia. Ezagutzen zen film horren kopia bakarra Gipuzkoako EAJren egoitzan zegoen jasota eta, tamalez, frankistek erre zuten Donostia hartu zutenean. Arlo guztiak ukitu zituen gure zizurkildarrak: Poxpolin taldea antolatu zuen, Euzkal Mendigoxale Batza indartu, Euzko Nekazarien Bazkuna, baserritarren sindikatua izan nahi zuena eratzen lagundu zuen, Euzko Abesbatza sortu… 1933an, Aitzolekin batera, Euzko Pizkundea izeneko erakundea eratu zuen, intelektualak euskal kulturara eta abertzaletasunera erakartzeko asmoz. Euskal kazetaritzaren eragile, Errepublika aldarrikatuz geroztik euskarazko lehen irratisaioa egin zuen 1932an. Kirol arloan ere etengabe jardun zuen: Pilota, Futbol, Atletismo, Plater‐tiratzaile, Txirrindulari… batzak antolatu zituen. Baita Mendizale Batza, 1936an Hernioko gailurrean egindako bilkuran. Baina Hernandorenaren kuttunak pilota eta bertsolaritza ziren. Gipuzkoako Pilota Batzaren lehendakari, Euskadiko lehen txapelketa antolatu zuen 1936an.


Teodoro bera pilotazale txukuna zen: zesta‐puntan maila polita erakutsi zuen eta 1926an Gipuzkoako txapelketa lortu zuen. Baina gehienbat errebotean jardun zuen. Berak argita‐ratu zuen, 1932an, errebote ‐ jokoaren lehen araudia, euskaraz eta euskara errazean, herriko hizkeran, era didaktikoan. Hernandorenarentzat errebotea euskaltasu‐nerako bidea zen. Teodorori zor diogu, baita ere, Hazparne eta Villabonaren arteko lehen neurketaren prestaketa, 1930ean. Bertsolaritzaren su‐garrak harrapatu zuen beti. Teodorok antolatu zuen, esaterako, Euskal Herriko Bertsolarien I. Txapelketa Nagusia, 1935ean. Baserrik jantzi zuen lehen txapela hura. Errepublika garaian Hernandorenak politika‐lanak areagotu zituen. 1934an Gipuzku Buru Batzarreko lehendakari izendatuta, ehunka mitin eman zituen Euskal Herriko bazter guztietan, baita Zizurkilen bertan ere (1936.02.02), ikusmin handia sortu zuena. Gerraren zorigaitzaren ondoren Bilbora joan zen lehenik ezkutuka eta, handik, 1937an, Iparraldera. Donibane Lohitzunen zabaldu zuen kontsulta berria eta familia bertara eraman zuen. 1948an Lapurditik Parisera aldatu zuen bizilekua baina Euskal Herriari oso estuki lotuta jarraitu zuen beti. Hegoaldera 1952an itzuli zen lehen aldiz. Bigarrenez, 1956an, Zizurkilera etorri zen aitaren hiletara. Politika utzita, kulturgintzari heldu zion Iparraldean, bertsolaritzari bereziki. Hamaika urrats eman zituen Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoan bertsolaritzaren alde, bertsolari‐bila. Ez zuen aurkitu hegoaldean bezalako bertso‐girorik, Iparraldeko bertsolariek ez baitzuten oso fama onik garai haietan, ez ziren oso begi onez ikusiak. Haren lanak, ordea, fruituak eman zituen eta Iparraldean herriz‐herri eta auzoz‐auzo ibili ondoren, Hernandorena izan zen Mattin eta Xalbador, besteak beste, lehen aldiz jendaurrean aurkeztu zituena, Donibane Lohitzunen. “Mattin eta ni, Hernandorenari esker ezagutu gaitu Euskal Herriak”, zioen Urepeleko artzainak. 1966an Paris utzi eta Euskal Herrira itzuli zen. Azken 25 urteak Hondarribian eman zituen, Txingudiko itsaslabarraren gainean, Faroaren parean eraiki zuen Arkaitz etxean. Ogibidez dentista, kontsulta zabaldu zuen Hondarribian bertan baina bere barruko zaletasun handiei eusten saiatu zen: bertsolari txapelketak antolatzen, errebotea suspertzen… Beti ikusi zuten euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia zuten ekitaldietan. 1994an heriotza Donibane Lohitzuneko ospitalean iritsi zitzaion, 96 urte bete eta handik hiru egunera. Gora handiko omenaldiak jaso ditu Hernandorenak, merezi‐mendu osoz. Ospetsuena, agian, Donostiako Victoria Eugenian jaso zuena 1992ko Bertsolari Egunean. Zizurkil ere gogoan zuen: 1986an omenaldia eskaini zioten Oiartzungo bertsozaleek. Zizurkilgo udalak herriko argazki bat bidali zion opari gisa eta Hernandorenak oso ondo hartu zuen: “… nik gordetzen nuan Zizurkilko azken oroitzapena están goxoa. Gerra denboran, neri bizi kentzeko asmotan Zizurkilko nere aitaren etxea miatzera etorri ziran gizon maltzurrak, Zizurkilen aurkitu zituzten laguntzalleak. Etzen, beraz, goxoa nik gordetzen nuan Zizurkilko azken oroitzapena. Egin dirazuten eskaintza atsegingarriak beste denak aztuaraziko dizkit, eta bizi guzirako, nere sorterria ikustean, zuek egin dirazuten eskeintza besterik ez dit gogoraziko…”. Gero, berandu bada ere, Zizurkilgo herriak omenaldi kuttuna egin zion: haren jaiotetxeko kaleari Teodoro Hernandorena izena eman zitzaion. Ni ez naiz jaio inoren mende egoteko, zioen Teodoro Hernandorenak. Norbaitek idatzi bezala, ttipia baina handia gogotik.


Godo, euskal irrati saio batean, esatarilanetan Txirritaren omenaldiko (Errenteria, 1936) argazki ezaguna: besteak beste, Aitzol, Uztapide, Baserri, Salburu eta Hernandorena (ezkerrekoa)


Teodoro Hernandorena Barandiaran (“Godo” para los cercanos) nació en la casa del ayuntamiento de Zizurkil en 1898. Su padre, navarro, era el practicante del pueblo y su madre, nacida en Legorreta, la maestra. Siendo ambos euskaldunes, sin embargo educaron a todos sus hijos en castellano. Godo tuvo que aprender el euskera en la calle, en un Zizurkil de 889 vecinos, mayoritariamente euskaldunes. Para adentrarnos en la biografía de Teodoro, magnífico representante de aquella generación perdida que, sobre todo en Tolosaldea, representó la “Euskal Pizkundea”, nos hemos basado fundamentalmente en el libro “Begi Kolpea” del historiador Xabier Lasa, editado por Larramend Bazkuna. La vida de este insigne zizurkildarra parece sacada de una novela o de una película de aventuras. De cuerpo pequeño, enjuto, de expresión viva, entra en el seminario a los 13 años; pero, 4 años más tarde, decide salir, con gran disgusto de su padre. Estudia medicina en Zaragoza y posteriormente se especializa en odontología en Madrid. Casó en 1929 con la villabonatarra Mercedes Albea, con la que tuvo 8 hijos. Durante los años siguientes su actividad en los distintos campos de la cultura es febril; ninguna le fue ajena: montañismo, sindicato de agricultores, música coral, bersolarismo, pelota,…. Deportista y pelotari, a él le debemos, por ejemplo, la redacción del primer reglamento de la especialidad de “rebote”, así como la organización del primer encuentro entre Hazparne y Villabona. En 1933 produce juntamente con Aitzol el primer largometraje en euskera, “Euzkadi”, una verdadera joya, que hicieron desaparecer, quemándolo, los requetés al entrar en Donostia. Igualmente se debe a él la realización de las primeras emisiones de radio en euskera durante la República. A las puertas de la Segunda República ingresa en Eusko Gaztedi en 1931. Nombrado al poco su presidente, participa muy activamente en la vida política, de la mano y junto a José Aristimuño “Aitzol”, hasta el alzamiento fascista. Es de destacar su faceta como orador, que le hizo tomar parte en numerosos mítines tanto en Gipuzkoa como también en Bizkaia, junto al lehendakari Jose Antonio Agirre y a Telesforo Monzon entre otros. Y siempre en euskara.. Durante la República es nombrado Presidente del G.B.B. Al entrar las tropas fascistas en
Donostia, pasa a Bizkaia y desde allí, en 1937, a Iparralde. Allí pone su consulta de dentista en Donibane Lohitzune, hasta que en 1948 se desplaza a París. A pesar de todo, continúa unido estrechamente a la vida cultural de Euskal Herria. Apartado de la acción política directa, centra sus afanes en la difusión y desarrollo del bersolarismo en Iparralde, que durante
años recorre pueblo a pueblo, dándolo a conocer, así como presentando en público a quienes serán posteriormente figuras de primerísimo orden como Mattin y Xalbador, entre otros. Regresa a Hondarribia en 1966, donde muere en 1994 a la edad de 94 años este indomable activista y pensador, que “no había nacido para ser dominado por nadie”, como él mismo dijo en una ocasión. Su empeño y su trabajo le fueron reconocidos en numerosas ocasiones, como el homenaje que recibió en el Bertsolari Eguna de 1992, en el Victoria Eugenia. Aquí también, en Zizurkil, aunque un poco tarde, se le rindió un merecido homenaje, dando su nombre a la calle donde nació.

Share your view

Post a comment

© 2011 Pilotarien Batzarra.